Gatazkak Ebazteko Modu Alternatiboa da. Bitartekaritzaren bidez pertsonek euren desadostasunak konpontzen dituzte, erabakia esku-hartze judizialaren menpean utzi ordez. Hori dela eta, gatazka egoeratik eratortzen diren kostu ekonomiko zein emozionalak ere gutxiagotu egiten dira.
Gune neutral bat da, beraz, non erabakiak hartzeko ahalmenik ez daukan Bitartekari Aditu batek parte hartzen duen, liskarrean partaide direnen arteko harremana samurtuz. Bitartekarien taldeak eta alderdiek elkarrekin egindako aldizkako bileretan garatzen da, iraupena, asko jota, hiru hilabetekoa izanik.
Aurreko guztiaz gain,
borondatezkoa,
neutrala eta
isilpekoa izanik, elkarrenganako errespetua eta norbanakoen gaitasun askea direla medio, konponbide egoki, zuzen eta iraunkorragoak eragiten ditu.